Ongi etorri 42.Taldearen blogera lagunok!!
Klikatu bideo honetan blogaren ezaugarriak ezagutzeko:
Aurkeztu dugun moduan, Irakasle Funtzioko irakasgaiko lana burutzeko, EHUko Irakasleen Eskolako Lehen Hezkuntzarako lehenengo mailako hiru klasekide egongo gara bloga lantzen: Nekane Portilla, Josu Pintor eta Maialen Rodriguez.
Baina ez gara egongo bakarrik! Laugarren mailako ikasle bat tutore moduan eukiko dugu, sortzen zaizkigun zalantza guztiei irtenbidea aurkitzeko; bere izena, Iñigo Motxobe. Eskerrik asko Iñigo!
Esan bezala, geure blogaren helburu nagusia, Irakasle Funtzioko klaseetan ikasitako guztia zuekin partekatzea da, teknologia berriek errazten dizkiguten metodo guztiekin, aurkezpenak, komikiak, ipuinak, bideoak,...Horrela, irakasten ikasiko dugu, hezkuntzaren helburu garrantzitsuenetako bat betetzen.
Baina gure lana guztiz burutzeko, "Gu gara egiten duguna" lemari jarraituko diogu lan egiteko; hau da, geure aurkezpen guztiak bizipenetatik abituta egongo dira, ulermena errazteko eta interesa sustazeko.
Amaitzeko animatu, zeure laguntza ezinbestekoa dugu blogaren helburua betetzeko, beraz, klik, klik, eta klik, komentatu, inplikatu eta gurekin ikasi!
Agur bero bat!
