3.Interesgunea

ZERGAITIK IZAN NAHI DUGU IRAKASLE?
Kaixo lagunok, ekarpen berriekin gatoz 3.Interesgunea aurkezteko. Zergaitik izan nahi dugun irakasle jakin nahi duzue? Hurrengo sarrera irakurri, motibazioarekiko datu garrantzitsuak ikasiko ditugu, modu oso interesgarrian. Goazen lanera!
  • MOTIBAZIOA
Motibazioaren jatorriak, ezaugarriak, eta helburuak azaltzeko Derek Redmond Britaniar kirolariaren esperientzia bat ekarri dizuegu, oso hunkigarria da, benetan...Klikatu bideoan:


Gainditze eredu ezin hobea ezta? Hurrengo paragrafoan azalduko ditugu Derek-en motibazioaren ezaugarriak:

Derek Redmond kirolariaren motibazioa, pertsona guztien motibazioa bezala, buruan kokatuta dago; beraz, eguneroko bizitzan baliatzen da hartaz. 

Derecken motibazioaren jatorria bi ataletan banandu dezakegu:
  1. Barne beharra: Bere burua asebetetzea, proposatutako helburuak lortzean, ondo sentitzeko.
  2. Kanpo beharra: Olinpiadetan lehenengo postuko saria eskuratzea, bere kirolari ibilbide profesionala hobetzeko, eta horrela, babesle gehiagoren sostengua lortzeko.
Dereken motibazio handiak ondorio desberdinak izan ahal ditu:
  1. Konsekuentzia positiboak: Derek lasterketa irabazteko gogokoena zen. Horretarako, entrenamendu zorrotzak jarraitu zituen urte osoan zehar, lasterketan garaiezina izateko;beraz, osasun desiragarria lortu zuen.
  2. Konsekuentzia negatiboak: Entrenamenduetan gehiegi bortxatearen ondorioz, lasterketaren erdiko unean, bere hanken gihar bat uzkurdura bat pairatu zuen; hortaz, lasterketa ezin izan zuen irabazi.
Dakigunez, motibazioa helburu desberdinak lortzeko erabiltzen da. Kasu honetan, Redmondek bere motibazioaz baliatu zen, proposaturiko helburuak lortzearekin, arrakasta profesionala, segurtasun pertsonala, lan egonkorra eta soldata ona izango zuelako.

Beraz, Dereken motibazioan oinarrituta; honako hauek izango dira motibazioaren ezaugarri garrantzitsuenak: Jatorria, Beharrak (Barne eta Kanpo), Ondorioak (Positibo eta Negatiboak), eta Faktore Motibatzaileak.

Eta ez ahaztu:
" Garrantzitsuena ez da irabaztea edo galtzea, amorerik ez ematea baizik"
  • IRAKASLEA IZATEKO MOTIBAZIOA
Motibazioaren pixka bat ezagutu ostean, has gaitezen Hezkuntzarekin zer ikusia duen motibazioa ikertzen, eta harekin erlazionatutako ereduak aurkezten. Zer motibatzen gaitu? Nola motibatzen gaitu? Honelako galderen erantzunak topako dituzue sarrera honen hurrengo lerroetan. Jarraitu irakurtzen!

1) Zer motibatzen gaitu? Nola motibatzen gaitu?
Zer motibatzen gaituen, eta nola motibatzen gaituen galdereei erantzun ugari egon dira, baina guretzako interesgarrienak hurrengo dokumentuan jasotakoak dira. Zeuen burua identifikatzen duzue eredu hauen alorrekin? Aztertu!



2) Tipularen Eredua
Geuk, hezitzaile moduan, Tipularen Ereduan ikusten dugu geure burua islatuta, horregatik, argazki aurkezpen honen bitartez, azaldu nahi dizuegu nolakoa den Hezkuntzarako oso garrantzitsua den teoria hau:


Ondo ulertzen da ezta? Tipularen geruza bakoitzak ereduaren atal bati erreparatzen dio zentzu batean.

Zalantzaren bat izanez gero komentatu! Badakizue, inplikatu, hemen gaude zeuei erantzuteko, eta zuekin ikasteko.
Laster arte lagunok!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina